2010/11/05

Patxi, azkenian, hil egin da

Atzo berri txar bat jaso nuen: Nire laguna Patxi hil egin zen. Aspaldian (bi urte edo) oso gaizki zegoela, eta medikuek ez zuten antza batere itxaropenik emuten. Hala ere, Patxi, beti sutsu borrokatu izan zuen bere gaitzaren kontra. Patxi Oñatiko gaztelekuko arduraduna zen. Gauza asko egin zuen Oñatiko kulturaren alde. Oso eskuzabala eta zintzoa zen, alaia, eta berritsua, eta Oñatiko jende askok maite zuen arras. Proiektu pillia zeukan beti. Batzuk aipatzeko: Luis Duranen hainbat komiki euskeraz argitaratu zuen; Anarkista baten komikia argitaratu zuen, Donostian izan ziren iskanbila batzuei buruz; nerabeentzako taillerrak antolatu, ehundaka; nik neuk be komiki ikastaro bat eman nuen Oñatin berari esker; eta baita berari esker Gaztelekuko sotoan mural erraldoia pinttau. Donostiako Arteko arte galeriantzako rekomendau nostan bertan komiki ikastaro bat ere emuteko... eta abar eta abar eta abar. Beste blogetan ere berari buruz aritu dira, politago: Ruper, Zuzeu, Alberto ALonso


Patxi ezagutzeko suertia izan gebazenok, ez dugu inoiz ahaztuko. Musu handi bat, Patxi.